PROIEKTUA

“Otar osasuntsua” elikadura osasuntsu eta terapeutikoa, garapen iraunkorra eta pertsona guztientzako eskuragarritasunaren alde egiten du. Elikadura eta kontsumo eredu ezberdinak sortzea da gure helburua; osasun ona, bizi kalitate duina eta berdintasun egoerak bultzatzen ditugun heinean.

Gure helburuak lortzeko, AFINAn Nafarroako eta sasoikoak diren barazki, fruta eta produktu ekologikoen otarrak banatu nahi ditugu, produktoreen eskuetatik kontsumitzaileen etxetara. Otar hauek pertsonalak izango dira, hau da, bakoitzak erabakiko du zein produktu nahi dituen, eta banaketak astean behin edo bitan egingo dira.

Proiektuaren
oinarriak

Elikadura
ekologikoaren onurak

Osasunaren hobetzea eta gaixotasun eta sintomen prebentzioa.
Eskuragarritasunaren segurtasuna.
Zonaldeko produktoreen duintasunaren bermatzea.
Ingurumenarekiko errespetua eta zaintza.
Menú